IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESERAKO POLITIKA


ERABILTZAILEek datu pertsonal horiek Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Politika honetan ezarritakoari jarraiki tratatzeko baimena ematen diote U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. enpresari.


1.1. DATUEN BABESARI BURUZKO KLAUSULA

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k enpresako web orriko "aurrekontu eskabidea" eta "lan egin gurekin" galdera-sorten bitartez erabiltzaileen datuak batzen ditu. Halaber, webgunearen orri nagusian adierazitako posta elektronikoko helbidean ere mezuak jasotzen ditu eta haiekin, datuak.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. enpresaren eta ERABILTZAILEen arteko harreman erraza eta eraginkorra bideratzeko, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k, ohar honen bidez, on line eskaintzen dituen zerbitzuen pribatutasuna bermatzen du legeak ezarritakoaren arabera. Gainera, izaera pertsonaleko datuen babeserako bere politikaren berri ematen du, ERABILTZAILEek U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. enpresari webguneko galdera-sorten bitartez zein posta elektronikoko mezuen bitartez bere datu pertsonalak eman nahi dizkioten ala ez askatasun osoz erabaki dezaten.

"Aurrekontu eskaera" galdera-sorta

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k zure datuak fitxategi batean gordeko dituela jakinarazten dizu. Fitxategi honen xede bakarra WEBGUNEaren ERABILTZAILEen informazio eskaerak kudeatzea da. Datuok bildu zireneko xede hori bete ondoren bertan mantentzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu fitxategiaren historikoak gorde ahal izateko.

"Lan egin gurekin" galdera-sorta

Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, aditzera eman nahi dizu eta, bide batez, esanbidezko baimena eskatu, curriculumean emandako datuak (osasunari buruzkoak zein bereziki babestutako beste gai batzuei buruzkoak) edota elkarrizketa edo galdeketen ondorioz jasotako balorazio profesional edo pertsonal oro fitxategian gordetzeko. Datu horiek hautaketa prozesuan parte har dezazun soilik tratatuko dira, modu automatizatuan ala ez. Hortaz, edozein bitarteko -elektronikoak barne- erabiliz jakinarazpenak zuri bidaltzeko aukera izango du enpresak. Betiere, igorritako edozein jakinarazpen datuen gaineko konfidentzialtasun osoz eta 1720/2007. Errege Dekretuak ezarritako segurtasun-neurrien arabera egingo da.

Era berean, hautaketa prozesua amaitzen denean zure datuak mantentzeko esanbidezko baimena eskatzen dizu erakundearen barne egin daitekeen beste edozein hautaketa prozesutan parte hartzeko asmoz.

Baimen hori eman dela ulertuko da baldin eta ez bada horren aurkako idatzirik jasotzen.

Zure datuetan edo curriculumean aldaketarik eginez gero, idatziz jakinaraztea eskertzen dizu ahalik eta zuri buruzko informaziorik eguneratuena edukitzeko.

Jasotako mezu elektronikoen inguruko datuak aipatutako xedeetarako besterik ez dira erabiliko.

Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen duen arabera, posta elektroniko bidez egingo diren merkataritza jakinarazpen bakarrak hartzaileek aurrez onartu edo baimendu dituztenak izango dira, Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 21.2. artikuluaren gainean Telekomunikazioen Lege Orokor berriaren Azkenengo Lehen Xedapenak ezarritako baldintzetan salbu.

Era berean, fitxategia bere erantzukizunpean dagoelarik, zera jakinarazten dizu U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k, abenduaren 13ko 15/99 Legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea balia dezakeela erabiltzaileak. Horretarako, bere izen-deiturak adierazita eta NAN agiriaren kopia bat erantsita eskaera bat bidali beharko du hurrengo helbidera: U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P., C/ Entençà 152, 5, 2, 08029 Bartzelona. Bestela, "Protección de Datos" erreferentzia adieraziz mezu elektroniko bat bidali ahal izango du info@ucanhaveit.es helbidera.

1.2. KONFIDENTZIALTASUNA ERABILTZAILEEN IZAERA PERTSONALEKO DATUEN TRATAMENDU AUTOMATIZATUAN.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k ERABILTZAILEek emandako izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna eta izaera pertsonaleko datuen babeserako indarreko legegintzaren (Izaera pertsonaleko datuen babeserako abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, haren arabera onartzen baitira DBLO garatzeko Araudia eta gai honen inguruan ezarri beharreko arau guztiak) araberako tratamendu automatizatua bermatzen ditu.

1.3. COOKIEAK ETA JARDUERAREN FITXATEGIA ERABILTZEA.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k cookieak erabil ditzake ERABILTZAILE batek WEBGUNEko orrietan zehar nabigatu bitartean. Cookieak ERABILTZAILE batek WEBGUNE batean egindakoak erregistratzeko web zerbitzari baten bitartez nabigatzaile batera bidaltzen diren fitxategiak dira. U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k erabiltzen dituen cookieak ERABILTZAILE anonimo bati eta bere ordenagailuari bakarrik lotuko zaizkio eta ez dute inongo kasuan ERABILTZAILEaren izen-deiturarik emango.

Cookieei esker, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k behin erregistratutako ERABILTZAILEak ezagutzen ditu, beraiei soilik erreserbatutako gune, zerbitzu, sustapen edo lehiaketetara sartzeko bisita bakoitzean izen ematera behartuta egon ez daitezen. Halaber, trafikoa eta haren parametroak neurtzeko zein bisitarien kopurua eta bilakaera kontrolatzeko baliagarriak dira.

ERABILTZAILEAK nabigatzailearen ezarpenak aldatu ahal izango ditu cookieak jasotzen ari den abisua pantailan ikusteko eta disko gogorrean instala daitezen saihesteko. Horri buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak. WEBGUNEa erabili ahal izateko, ERABILTZAILEak ez du U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k bidalitako cookieak instalatzea onartu beharrik.

Aldi berean, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ren web zerbitzariek automatikoki detektatuko dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinuaren izena. Informazio hau guztia zerbitzariaren jardueraren fitxategi batean gordetzen da. Honek zenbat orri inprimatu diren, web zerbitzu bakoitzari egindako bisita kopurua eta halakoak ezagutzeko neurketa estatistikoak lortzera zuzendutako datuen biltegiratzea errazten du.

1.4. SEGURTASUN-NEURRIAK.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k bere informazio sistemen eta bertan biltegiratzen dituen datu eta informazioaren segurtasuna eta osotasuna bermatzeko baliabide teknikoak eta antolamenduzkoak zein giza baliabideak ditu eskura. U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k zuk emandako izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna bermatzen du DBLO garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritako segurtasun-neurrien arabera.

Ildo honetan, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-n ezarritako segurtasun-maila zorrotzak Araudian aipatutako gutxieneko baldintzak gainditzen ditu, informaziorik galtzea edo inork erabiltzea saihesteko.

1.5. ISILPEAN GORDETZEKO EGINBEHARRA.

Erabiltzailea, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ko langileen eta bere kontura datuak tratatzen dituzten guztien informazio oro isilpean gordetzeko eta konfidentzialtasunez aritzeko konpromisoaz baliatuko da. Aurrekoari kalterik egin gabe, erabiltzaileak kontuan izango du sarearen bitarteko komunikazioen segurtasuna urratzea gerta litekeela.


2. LEGE-OHARRAREN ESKURAGARRITASUNA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k egoki diren baliabide teknikoak jarriko ditu ERABILTZAILEen eskura, hauek bere datu pertsonalak eman baino lehen LEGE-OHAR hau eta IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESERAKO POLITIKA edo beharrezko den beste informazio oro irakur dezaten eta, hartara, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ri datu pertsonalen tratamendu automatizatua egiteko baimena eman diezaioten.


3. LEGE-OHARRA ETA DATUEN BABESERAKO POLITIKA ALDATZEA.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du politika hau aldatzeko, baldin eta lege-manuz edo jurisprudentzia-irizpidez edo sektorearen jardunbideak direla medio egokitzeko beharra balego, betiere kontsumitzaile edo erabiltzaileari zilegi zaizkion interesak aintzat hartuz. WEBGUNEan emandako zenbait zerbitzuk datu pertsonalen babeserako baldintza bereziak betetzea eska dezakete.