LEGE-OHARRA


1.- IDENTIFIKAZIO-DATUAK.

www.ucanhaveit.es Webgunea U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ren titulartasunpekoa da. Bartzelonan, C/ EntenÁŗ 152, 5, 2, 08029 helbidean du egoitza. Berari dagokion IFK hauxe da: J64784135. Bere telefono zenbakia +34 93 4183769 da eta posta elektroniko bidezko jakinarazpenetarako info@ucanhaveit.es helbidea du. LEGE-OHAR honek Atari honetarako sarbidea eta erabilpena arautzea du helburu eta, oro har, Interneteko www.ucanhaveit.es helbidean eskuragarri dagoen Atari honen (aurrerantzean, WEBGUNEa) eta WEBGUNEaren erabiltzaileen (aurrerantzean, ERABILTZAILEak) arteko harremana arautzea.


2.- WEBGUNEKO EDUKIEN JABETZA INTELEKTUALA.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. da webgune honen jabea eta ustiapen-eskubideak hirugarrenekin sinatutako hitzarmenen bitartez erabiltzen ditu. Hortaz, bere titulartasunpekoak dira WEBGUNEan jasotako eta haren bitartez zabaldutako testuak (informazioa, kontzeptuak, iritziak eta beste edozein elementu) eta eduki grafikoak (diseinua, logotipoak, iturburu-kodea eta beste edozein elementu), baita webgunearen irudia eta egitura ere.

Ildo honetan, jabetza intelektualaren gainean Espainiako zein Europako legegintzan ezarritakoari jarraiki babestu beharreko sorkuntza-lantzat hartzen dira. Horren inguruan, Datu-baseen Babes Juridikoari buruzko 96/9/EE Zuzentaraua Zuzenbide espainiarrean onartzeko martxoaren 6ko 5/1998 Legea eta Jabetza Intelektualaren Testu Bategina onartzeko apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretua aipatzen dira. Era berean, gai honen inguruan nazioarte mailan sinatutako akordioak aplikagarriak izango dira.

2.1. LIZENTZIARIK EZ:

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k ez du lizentziarik edota inongo baimenik emango bere jabetzapeko eduki industrial eta intelektualekiko eskubideak erabiltzeko ezta bere WEBGUNEarekin lotutako bere jabetzapeko eduki edo eskubiderik erabiltzeko ere, hirugarrenekin kontrakorik hitzartu ezean.

ERABILTZAILEek WEBGUNEko edukiak erreproduzitu ahal izango dituzte bere erabilera pertsonal eta pribaturako biltegiratzeko, segurtasun-kopiak egiteko edo paperean inprimatzeko baldin badira.

2.2. DEBEKATUTAKOAK:

Aurrekoari kalte egin gabe, guztiz debekatuta gelditzen da, zuzenean edo zeharkako sare telematikoen zein antzeko euskarrien bidez, WEBGUNE honetako edo bere elementuren bateko eduki osoaren edo zati baten erreprodukzioa, banaketa, transformazioa eta komunikazio publikoa aurretik aipatutakoez bestelako erabileretarako eta merkataritza helburuetarako -iturria aipatuta egiten bada ere-, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ren edo, kasuan kasu, itunpeko hirugarrenen aldez aurretiko baimen adierazi eta idatzirik gabe. Debekua hautsiz gero, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k bidezko diren legezko ekintzak egin ahal izango ditu.

Bereziki, honako hauek daude debekatuta:

- WEBGUNEko orri bat U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ren jabetzapekoa ez den beste web orri baten markoan agertzea, "framing" deritzon teknika erabiliz, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ren aldez aurretiko baimen adierazi eta idatzirik gabe.

- WEBGUNEko irudi bat U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ren jabetzapekoa ez den beste web orri edo datu-base batean agertzea, "in line linking" deritzon teknika erabiliz, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ren aldez aurretiko baimen adierazi eta idatzirik gabe.

- WEBGUNEko elementuak ateratzea eta erabiltzea, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ri edozein kalte ekartzen diola edo ez. Horren inguruan, Datu-baseen Babes Juridikoari buruzko 96/9/EE Zuzentaraua Zuzenbide espainiarrean onartzeko martxoaren 6ko 5/1998 Legearen eta Jabetza Intelektualaren Testu Bategina onartzeko apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuaren xedapenak aipatzen dira.

2.3 HIPERESTEKAK:

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k WEBGUNE honetara edo barruko edozein orrira eramango duen edozein webgunetan agertu beharreko hipertestuko esteka (hiperesteka) oro aldez aurretik onartu beharko du, orriok leiho oso batean eta beste webgune horren helbide elektronikoen azpian agertzekoak badira.

Espresuki onartu gabeko eskubide oro U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-ri edo itunpeko hirugarrenei dagokie.

2.4. MARKAK ETA BESTE IKUR ADIERAZGARRIAK ERABILTZEA:

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. WEBGUNE honetan jasotako merkataritzako izen, marka eta ikur adierazgarri, logotipo, sinbolo, marka misto, figuratibo edota izendunen jabea da. Aldez aurretiko baimenarekin horiek erabiltzeko eskubidea eman dezake. Ikur hauek guztiak indarreko legegintzaren babespean daude.


3. EMANDAKO EDUKIEN ETA ZERBITZUEN GAINEKO ERANTZUKIZUN-SALBUESPENA.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k, berak egindakoak direla edo beste entitateekin sinatutako hitzarmenen bidez egindakoak direla, edukiak (aurrerantzean, EDUKIak) eta zerbitzu anitz (aurrerantzean, ZERBITZUak) jartzen du ERABILTZAILEen eskura bere WEBGUNEan.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k ERABILTZAILEei eskainitako ZERBITZUak eta EDUKIak areagotu edo alda ditzake. Atal honetan ezarritakoak etorkizunean egin dezakeen aldaketa orori eragingo dio.

3.1. U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-K WEBGUNEAREN BITARTEZ BERE ERABILTZAILEEI ESKAINITAKO EDUKIEN GAINEKO ERANTZUKIZUN-SALBUESPENA.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. ez da erantzule izango WEBGUNE honen bitartez ERABILTZAILEei eskainitako eduki, informazio, publizitate, iritzi, kontzeptu eta irudiek eragindako kalte-galerengatik, baldin eta eduki horiek legearen, moralaren, fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoak badira, jabetza intelektualaren inguruko eskubideak urratzen badituzte edota akats, birus informatiko edo antzeko softwareko eragozpen baten igorle badira.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k WEBGUNEan azaldutako eduki, iritzi edo kontzepturen bat legearen, moralaren, fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoa dela jakingo balu edo birus informatiko edo softwareko antzeko eragozpenen baten kausa dela jakingo balu, berehala kenduko luke.

Edonola ere, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. ez da erantzule izango WEBGUNEaren menpe ez dauden eduki, informazio edo irudiengatik, ezta U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k kudeatzen ez dituenen kasuan ere, nahiz eta U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k sinatutako hitzarmen bati jarraiki WEBGUNEan ager daitezkeen.

3.2. WEBGUNETIK ESKURA DAUDEN BESTE WEB ORRI BATZUETAN AGERTUTAKO EDUKIEN GAINEKO ERANTZUKIZUN-SALBUESPENA.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k ez du inongo ardurarik izango WEBGUNEan sartutako hiperesteken bitartez ERABILTZAILEak kontsultatzen dituen Interneteko orri edo guneetako edukien editatze, berrikuspen, zentsura edo egiaztapenaren gainean.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. ez da erantzule izango WEBGUNE honen bitartez zuzenean edo zeharka igorri, argitaratu edo zabaltzen diren informazio, iritzi eta kontzeptuengatik, ezta esteken bitartez WEBGUNE honetara konektatutako edozein webguneetan agertutakoengatik edo WEBGUNE honi lotutako zerbitzuetan sartutakoengatik ere.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. ez da erantzule izango WEBGUNEko edukien erabilera okerrarengatik, kasu orotan edukiak eskuratu edo erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna izango baita.

ERABILTZAILEek WEBGUNEa bera eta eskaintzen dituen ZERBITZUak Legeak, printzipio moralek, onartutako ohitura onek eta ordena publikoak agintzen duten legez erabiltzeko konpromisoa hartzen dute bere gain.

3.3. WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUAREN GAINEKO ERANTZUKIZUN-SALBUESPENA:

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k eskura dituen baliabide tekniko guztiak baliatzen ditu edukiak eta zerbitzuak etenik gabe eta ahalik eta modu hoberenean emateko.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k WEBGUNEan, ZERBITZUetan edo EDUKIetan gordetako informazioa egoki deritzonean zuzendu, hobetu edo aldatuko du, eta horrek ez du inolako erreklamaziorik egiterik, kalte-ordainik eskatzerik edo erantzukizunik onartzerik ekarriko.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. ez da erantzule izango WEBGUNEaren funtzionamenduaren eskuragarritasun teknikoak eragindako inolako kalte-galerengatik. Edozein kasutan, U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P.-k bere esku dagoen guztia egingo du akats teknikorik gertatuz gero zerbitzua bere onera berriz ekartzeko.

U CAN HAVE IT TRANSLATIONS, S.C.P. ez da erantzule izango ERABILTZAILEen datuak baimenik gabe erabil ditzaketen hirugarrenek eragindako inolako kalte-galerengatik, ezta datuok erabiliz WEBGUNEan egin ditzaketen eragiketen ondorioz gertatutakoengatik ere.